Txinzer (Irun eta Hondarribia)

ELAk lortu du enpresak negoziazio mahaiari berriro ekitea

2025/06/06
Maiatzaren 16tik plantilla mobilizatu egin da, enpresari errespetua eta negoziazio zintzoa eskatzeko.

ELAk lortu du Irungo eta Hondarribiko urak eta hondakinak kudeatzen dituen Txinzer enpresak berriro negoziazio-bilera deitzea, aurreko bilera alde bakarrez bertan behera uztea erabaki ondoren, mezu elektroniko baten bidez eta hurrengo datarik finkatu gabe.

ELAk azken urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzea eskatzen du, hitzarmena indarrean egoteko KPIa baino soldata-igoera handiagoak, plusak, bajak % 100ean osatzea baldintzarik gabe, lanaldia murriztea, enpresak hitzarmena alde bakarretik aplikatzeari utz ez diezaion ez aplikatzeko klausula, ordutegiekin, egutegiekin, baimenekin eta lizentziekin lotutako aldarrikapenak, telelana, taulako kategoria baliokideak parekatzea eta azpikontratazioa mugatzea, besteak beste.

Garaipen txiki bat bada ere, ELAk enpresari eskatzen jarraitzen dio negoziazio zintzo eta erreal bat abian jartzeko, eta, horretarako, ekainaren 13ko bileran Txingudiko Zerbitzuak enpresako langileen lan-baldintzak hobetuko dituzten arazoei eta aldarrikapenei erantzuteko. ELAk lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen baten alde borrokatzen jarraituko du, eta horretarako beharrezkoak diren mobilizazio guztiak bultzatzen jarraituko du, enpresak aldarrikapenei erantzuten ez badie.