Lanbide
ELAk ordezkari kopuruan lehen sindikatua izaten jarraitzen du 40tik 11 ordezkariekin

ELAk gaur Lanbiden (euskal enplegu zerbitzu publikoan) egin diren hauteskunde sindikaletan aukeratzen ziren 40 ordezkarietatik 11 ordezkari lortu ditu. Orain dela 4 urte baino bi ordezkari gutxiago lortu arren, ordezkari kopuruan lehen sindikatua izaten jarraitzen du, LABen pare. ELAk 219 bozka lortu ditu, hau da, parte hartu duten langileen ia %30ak ELAren aldeko apustua egin du.
“Lanbiden, erabat publikoa den eredu bat defendatuko dugu, langileentzat kontsolidazio bermea izango duena, euskalduna, langileen ongizate fisiko eta emozionala bermatzen dituena eta kontziliazioarekin konpromisoa duena”, berretsi du ELAk.
Guzti horren alde, urriaren 25ean eta abenduaren 19an sektore publikoan egingo diren greba egunetara deitu ditu langileak.