ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

ELAk Ortuellako Udalean erregistratu du publifikatzeko eskaera

2024/02/27
Ortuella da zerbitzu horiek publiko bihurtzeko prozesua hasi duen Bizkaiko lehen udalerria.

Ortuellako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, 17:00etan, udaletxearen aurrean, zerbitzuaren publifikazioa eskatzeko, kudeaketa % 100 publikoa izan dadin eta beharrezko kudeaketak hasteko, langileen subrogazioa eta lan baldintzen eta laguntza zerbitzuaren hobekuntza bermatuta.

Langile horiek ia bi urte daramatzate lan baldintza duinak izateko borrokan. ELA saiatu zen Lagunduz udalak azpikontratatutako enpresarekin hitzarmena negoziatzen, bai zerbitzu arreta hobetzeko (erabiltzaileei eskaintzen zaizkien orduak) bai lan baldintzak hobetzeko (soldatak, ordutegiak, zerbitzuak taldetzeko...). Aldarrikapen horiek plegue berrietan jaso dira, 34 eguneko grebari esker. Hala ere, enpresak ez ditu plegu horiek onartu, eta ez du hitzarmena negoziatu nahi.

Egoera horren aurrean, konponbiderako bide bakarra zerbitzua publifikatzea da. Horregatik, ELAk agiri bat erregistratu du udalean, eta talde politikoei eskatu die kalitatezko zerbitzua eta lan baldintza hobeak bermatzeko beharrezko urratsak egitea. Hori dela eta, eskatu dute zerbitzua enpresa pribatuen esku ez uzteko, eta zuzenean Udalaren bidez kudeatzeko. Azken urteotan frogatu da enpresa pribatuek ez dutela zerbitzuen kalitatea xede.