EUDEL
Bere eskumenei uko egin die eta Espainiako Gobernuak proposatutako soldata igoera onartu nahi du
ELAk salatu du EUDELek uko egin diela bere eskumenei, eta prest dagoela Espainiako Gobernuak langile publikoentzat proposatutako soldata-igoera bere gain hartzeko. Sindikatuak deitoratu du udalei eskatu diela “Madrilgo sukurtsal soil gisa jardutea". Zentzu horretan, EUDELi bere erabakian atzera egiteko eta udal enplegatu publikoen soldatak eta lan baldintzak berton negoziatzeko eskatu dio. Ildo horretan, ELAk bide hori elkarrekin egiteko prest dagoela adierazi nahi du.
EUDEL, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren organo gorena osatzen duten ordezkariek bidali dute zirkularra. BeGaur, ekainak 27, EUDELek zirkular bat bidali die udalei, Estatuko Gobernuak langile publikoei ezarri nahi dien % 2ko soldata igoera beren gain hartzea proposatzeko.
Bertan, sindikatuek eta enplegatu publikoek azken hilabete hauetan egindako eskaerei bizkarra ematen zaie eta udalei "Estatuaren sukurtsal soil gisa" funtzionatzea proposatzen zaie.