EITB MEDIA
ELAk positibotzat jo du irratietako greba

Euskal Irrati Publikoko langileen gaurko, irailaren 14ko, grebak programazioa Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuetara mugatzea lortu du.
Garrantzitsua izan da, halaber, Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako kontzentrazioan izandako parte-hartzea.
Argi dago langileen ezinegona Irrati Publikoan gaur egun dauden lan baldintzengatik, egiten diren lanak aintzat hartzen ez dituen hitzarmen batekin eta eguneroko egoeretan (bajak, oporrak edo baimenak) langilerik ez dagoela erakusten duten lan karga batzuekin.