ELAk positibotzat jo du Gipuzkoako erresidentzien patronalekin egindako bilera

2022/04/06
ELAk positibotzat jo du Gipuzkoako erresidentzien patronalekin egindako bilera
Gipuzkoako Foru Aldundia ez egon arren, ELAk ontzat jo du patronalak apirilaren 5eko bilerara joan izana, eta apirilaren 27ko negoziazio-bileran aurrera egitea espero du.

Martxoaren 24an ELAk eta LABek bilera eskatu zieten sektoreko patronalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Helburua zen jarrerak hurbiltzea gatazka konpontzeko eta sektoreko hitzarmen bat lortzeko.

Bileran sektorean ordezkaritza duten lau patronalak izan ziren (ADEGI, MATIA 2000, LARES, ACGG), baina ez Aldundia. ELAk negoziatzeko borondatea berretsi du, sektorean akordioak lortzeko. Bileran ELAk patronalei galdetu zien ea akordiorako borondaterik zuten. Erantzuna baiezkoa izan zen, baina negoziazio-bilera ofizial bat eskatu zuten. Horrela, apirilaren 27an, egoitzen sektoreko negoziazio-batzordeak berriro ekingo dio mahaiari.

ELAk enpresekin kontsultatzeko lana aurreratzeko eskatu die patronalei, orain arte hitz egindako edukiak eguneratuko dituzten proposamenetan aurrera egin ahal izateko. ELAk negoziazioan aurrera egitea espero du. Era berean, bileran parte hartu ez arren, dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko eta hitzarmena lortzen laguntzeko eskatu dio sindikatuak Aldundiari.