ITSAS ARRANTZAKO IKUSKATZAILEAK
ELAk positibotzat jo du grebaren lehen astea
2025/03/07

Martxoaren 3an Estatuko Administrazioko arrantza-ikuskatzaileek greba mugagabea hasi zuten, ELAk eta CCOOk deituta. Grebaren bidez Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioek beren kabuz ezarritako ordutegien instrukzioa salatu nahi da. Sistema ez da eraginkorra Europako eta nazioarteko erakundeek legezko arrantza babesteko ezarritako ikuskapen-helburuak lortzeko. Ezinezkoa da ikuskapen egokiak egitea hilabete lehenago programatuta badaude.
Grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da, nahiz eta Administrazioak justifikatu gabeko gutxieneko zerbitzuak jarri dituen (% 35). ELAk ezarritako gutxieneko zerbitzuak errekurritu ditu. Grebak % 80tik gorako jarraipena izan du egunero.
Greba hasi aurretik, sindikatuek elkarretaratzea egin zituzten Donostian (Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean) eta Getarian. Hurrengo egunetan mobilizazioek jarraituko dute. Martxoaren 11n, asteartea, elkarretaratzea egingo da Ondarroako portuan. Estatuan ere mobilizazio ezberdinak egon dira.
Datozen egun eta asteetan, Estatuko Administrazioko Arrantza Ikuskatzaileek mobilizatzen eta borrokatzen jarraituko dute lan-baldintza duinak jasoko dituen akordio bat lortu arte.