GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

ELAk salatu du aurrekontu akordioari buruzko berririk ez duela izan

ELAk salatu du aurrekontu akordioari buruzko berririk ez duela izan
Atzo Podemosek iragarritako aurrekontu akordioak langile guztientzako hitzarmen sektorial bat lantzeko konpromezua hartzen duela dio. Hau horrela balitz, Foru Aldundiaren aldetik norabilde aldaketa bat litzateke, azken negoziazioetan langileen baldintzak zatitzen dituen akordioak auspotu baititu . ELAk abenduak 22 eta 23 eta urtarrilak 22 eta 23ko greba jardunaldiekin bat egitera deitu du, baita ere 6 zentruetan beste hilabetez- urtarrilak 23 arte-greban jarraitzeko ere.

ELAk salatu du hedabideen bitartez izan duela Ahal Duguren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko aurrekontu-akordioaren berri. Antza denez, akordioak Gipuzkoako egoitzetako langile guztientzat sektoreko hitzarmen bat egiteko konpromisoa jasotzen du. Horrela bada, ELAk azaldu du Foru Aldundiaren jarreran norabide aldaketa ekarriko duela, azken negoziazioetan langileen baldintzak zatitzen zituzten akordioak bermatu baititu. Horren adibide da Aldundiak UGTren eta patronalen arteko estatutuz kanpoko akordioa sustatu eta babestu izana, ordezkaritzaren % 8arekin sinatu zuena.

Lan baldintzak hobetuko direla iragarri den arren, ELAk ez du akordioaren testua ezagutzen. Gainera, akordio honetan aurreikusitako 10 milioiek ez lituzkete asebeteko soldata arrakala eta prekaritatea ezabatzeko helburua duten aldarrikapen nagusiak. ELAk hitzarmen berrirako gardentasuna eta baliabideak bermatzeko eskatu dio GFAri.

ELAk dei egin die sektoreko langile guztiei abenduaren 22 eta 23rako eta urtarrilaren 22 eta 23rako deitutako grebetan parte hartzeko, bai eta greba mugagabea deitu zuten 6 zentroetako langileei ere, beste hilabete batez greban jarraitzeko – urtarrilaren 23ra arte –.