ELAk salatu du Bizkaibus langileen prekaritatean sakontzen ari dela

2021/04/26
Bizkaibuseko langileek kontzentrazioa egingo dute apirilaren 26an, 10:00etan, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean, Bilbon, prekaritatearen etengabeko gorakada eta Nerbioi Garaiko eta Ibaizabaleko lineei dagozkien kolektiboei ezarritako baldintzen aldaketak salatzeko, besteak beste. Horrek guztiak zerbitzua bera okertu du eta etengabeko atzerapen eta gorabeherak ergin ditu.

ELAk ziurtatu du ez dagoela aurrerapausorik hitzarmenaren negoziazioan. Horri Grupo Avanza multinazionalak duela urtebete pasatxo Diputazioaren kontzesioa erosi zuenetik ezarritako murrizketa-politika gehitu behar zaiola. "Irteerarik gabeko tunel batera eramaten ari dira 350 langile baino gehiago, eta haien lan-baldintzak arriskuan daude". Bizkaiko Foru Aldundiak, zerbitzuaren erantzule nagusia, neurririk hartu gabe jarraitzen badu, protestak areagotuko dituztela iragarri dute.

Hilabeteak daramatzate mobilizatzen. Lantegian bitarteko falta dagoela ere azpimarratzen dute, eta hori agerian geratzen ari dela.