espetxeak EAE

ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzak soldata baxuagoak eta lanaldi luzeagoak ezarri nahi dituela espetxeetan

2024/12/11
Eusko Jaurlaritzak atzoko bileran izan zuen jarrera ikusita, mahatik altxatu ziren. ELAren ustez, Administrazioaren jarrerak langileak mobilizaziora bultzatzen ditu

Presondegietako langileen lan baldintzak negoziatzeko lantaldearen bilera egin zen atzo Lakuan. Bileran Eusko Jaurlaritzak Maria Dolores Movilla Justizia Zuzendaria eta ELA, LAB, CCOO eta UGT-Acaip sindikatuak izan ziren.

Jaurlaritzak aurreko mahai bileretan ordainsarien eskaintza egiteko hartutako konpromisoak sistematikoki ez betetzez gain, atzoko bileran aurkeztutako proposamena ez zen sindikatuek planteatutako aldarrikapenei ezezko erantzuna ematearekin mugatu, baizik eta mahai gainean jarri zituen proposamenak, egungo lanaldia okertzea eta soldata baino txikiagoa ekarriko lukeena, plantillaren % 40rentzat.

Gainera, abenduaren 31rako akordiorik lortzen ez bada, Jaurlaritzak aldebakarreko neurriak ezarriko dizkio kolektiboari, azaldu duenez. Beste behin ere, ukatu egin du langileek negoziazio kolektiborako duten eskubidea, eta aldebakartasunez inposatzeko mehatxua egin du. Proposamen onartezin horren aurrean, bertan ordezkaritza zuten sindikatu guztiek alde egin zuten bileratik.

ELAk Jaurlaritzari eskatzen dio honako eduki hauek jar ditzala mahai gainean:

Espetxeko lana eta horri dagokion erantzukizuna, nekagarritasuna eta arriskua balioesten dituen ordainsari eskaintza.
Lanaldi berezia, Administrazio Orokorreko beste kolektibo batzuk adibide hartuta.
Espetxe lanaren berezitasunak errespetatzea, eta soldaten eskala bikoitzei eta lan baldintzei ez; lan berbera egiten bada, tratamendu berbera.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera ikusita eta negoziatzeko borondate eza ikusita, ELAk borondate politikoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari akordioetara iristeko. Bien bitartean, ELAk mobilizazioetara deituko du.