Donostiako La Paz erresidentzia

ELAk salatu du goizeko 6:15ean esnatzen dituztela adinekoak

2023/07/05
Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du erresidentzia Egia auzoan. Egoiliarrek 9:00etan gosaltzen dute, eta lan karga handiagoa eta adinekoentzako arreta okerragoa dakar.

Donostiako Egia auzoan dagoen La Paz hirugarren adinekoen egoitzak beste gertakari tamalgarri bat bizi du zaintzari dagokionean. Izan ere, gaueko txandako langileak goizeko 6: 15ean hasten dira egoliarrak garbitzen, ohikoena beste egoitzetan 8:00etan bada ere.

Ordutegi horrek hainbat arazo sortzen ditu, bai arretari dagokionez, bai plantillaren lan kargari dagokionez. Alde batetik, oraindik lo dauden adinekoekin hasten dira garbiketa lan horiek egiten, eta asko jaiki egiten dira, gosaria 9:00etanbada ere. Denak ez dira ohera itzultzen, eta horrek esan nahi du pertsona askok arreta behar dutela edo ez dutela behar bezala atseden hartzen, egunean zehar haien egoeran eraginez.

Era berean, bere patologiengatik une horretan beste arrazoiren batengatik (ondoeza, erorketa, behar higienikoak...) zainketak behar dituen egoiliarren bat egonez gero, ezin zaio arreta behar bezala eman, langileek ezin dutelako garbitze lanak egin eta aldi berean gainerako eskaerei erantzun (ordu horretan hasten dira txirrinak jotzen) eta egoiliarren egoera nola irensten den egiaztatu.

Horregatik guztiagatik, zentroko langileek euren haserrea azaldu diete zerbitzua kudeatzen duen enpresei, Mondragon taldeko GSR kooperatibari. Baina zuzendaritzak ez du jaramonik egiten, hori guztia txanda jakin batzuk ez indartzeko eta gaueko txandakoak lan handiagoarekin kargatzeko. Horren berri eman zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Gainera, zentroko langileek lan baldintzen inguruko gabeziak salatzen dituzte. Lanaren antolaketa falta, lan karga handiak, egutegi kaltegarriak eta ordainketa eza. Egoera horrek guztiak eragina du langileen ongizatean, eta zuzenean eragiten die zentroko egoiliarrei.