Jaurlaritza langileen hauteskunde sindikalak baldintzatzen eta oztopatzen ari da

2019/02/06
Laboralen kolektiboen bozkatzeko eskubidea bermatzeko eta berau errazteko eskualde ezberdinetan mahai gehiago jartzea eskatu du ELAk (kolektibo hauek hiriburuetaraino joan behar izaten dute botoa ematera); bozketa egunean sukaldeak ixtea; baita posta bidezko botoa legeak markatzen duenaren arabera egiteko eskubidea bermatzea ere. Aldiz, Jaurlaritzak -ez dagokion paper bat hartuz- eta gainerako sindikatuek ez dute onartu eskualdeetan mahai gehiago jartzea, eta legeak dioenaren kontra, posta bidezko botoa eskatu ahal izateko baldintzak gogortzea adostu dute.

Hauteskunde sindikalak langileok gure ordezkariak hautatzeko dugun prozesua dira eta, beraz, prozesu honetan enpresa edota administrazioaren papera oso mugatua da. Jaurlaritzari hauteskunde prozesua erraztea eta beharrezkoak diren baliabideak jartzea dagokio, baina inondik inora ezin du hauteskundeen nondik norakoa baldintzatu, eta, are gutxiago erabakiak hartu, hauteskunde sindikalen prozesuan enpresa edota administrazioaren injerentziak legez kontrakoak baitira. 

Aldiz, 2019an Hezkuntza Publikoan egingo diren hauteskunde prozesuan Jaurlaritzak paper aktiboa hartzea erabaki du, legearen kontra joko arauak baldintzatuz eta hauteskunde prozesua eta bozka eskubidea oztopatuz; ELArentzat hau erabat onartezina da.

Laboralen kolektiboen bozkatzeko eskubidea bermatzeko eta berau errazteko eskualde ezberdinetan mahai gehiago jartzea eskatu du ELAk (kolektibo hauek hiriburuetaraino joan behar izaten dute botoa ematera); bozketa egunean sukaldeak ixtea; baita posta bidezko botoa legeak markatzen duenaren arabera egiteko eskubidea bermatzea ere. Aldiz, Jaurlaritzak -ez dagokion paper bat hartuz- eta gainerako sindikatuek ez dute onartu eskualdeetan mahai gehiago jartzea, eta legeak dioenaren kontra, posta bidezko botoa eskatu ahal izateko baldintzak gogortzea adostu dute.

Urtarrilaren 28an hauteskunde mahaiak osatu ziren, horrela, hauteskunde prozesua martxan jarriz. Bada, Jaurlaritzak hauteskunde prozesu hau baldintzatu eta oztopatzeko jarrera mantendu eta areagotu du, bai egun horretan bertan, baita orduztik gaur arte ere. Horrela, mahai osaketa egunean izan zuen jarrera guztiz salagarria izan zen, mahaien erabakiak baldintzatuz eta hauteskunde prozesuaren nondik norakoak markatuz. Baina ez hori bakarrik, izan ere, ez da hauteskunde egutegia errespetatzen ari, prozesuari trabak jarriz: abenduan sindikatuoi behin behineko errolda helaraziko zigula esan arren, ez zigun bidali, urtarrilan bi aldiz gaizki zeuden erroldak eman dizkigu eta pasa den ostiral eguerdirarte ez zigun errolda egokia pasa erroldari erreklamazioak egiteko epea astelehenean bukatzen zenean (eta kontutan izan behar da errolda horretan agertzen ez diren langileak, akatsen ondorioz etab. bozka eskubidea galtzen dutela), epe hau luzatzeko eskariari ez dio kasurik egin, oraindik ere ez dizkigute mahai osaketen aktak helarazi...

ELAk onartezina deritzo Jaurlaritzak langileon hauteskundeak baldintzatzeko eta oztopatzeko hartu duen jarrera guztiz antidemokratikoari. Esandako guztiagatik, hauteskunde prozesu atzera botatzeko modukoa den arren, horrela ez egitea erabaki dugu egoera gehiago ez zailtzeko, baina aurrerantzean ere adi egongo gara. Hauteskunde prozesuan traba gehiago jartzekotan ez dugu baztertzen bestelako neurririk hartzea.