ESKU HARTZE SOZIALA
ELAk salatu du migrazioa aitzakia gisa erabiltzen ari dela sektorearen prekaritatea azaltzeko

ELAk administrazioei exijitu die Esku-hartzea sozialaren prekaritate egoera justifikatzeko migrazioa aitzakia gisa erabiltzeari uzteko, arazo hori egiturazkoa delako eta epe luzeko erabaki politikoen ondorio delako. ELAk urteak daramatza salatzen baliabide falta; izan ere, erabaki politikoen ondorio zuzena da, eta erabaki horiek lehentasuna eman diote baliabideak murrizteari eta sektore pribatuarentzako onurak handitzeari.
Egoera horren adibide dira itxi egin diren funtsezko zentroak, hala nola Gallartako zentroa, Landalaneko eta Karrantzako adingabeen zentroak, baita plazak murriztea ere, Loiuko San José Artesano ikastetxean egin zen bezala, bi hezkuntza-talde itxiz eta plantilla erdira murriztuz.
Langile eta baliabide gabezia horrek eragina izan du urte askotan zerbitzuaren kalitatean, eta profesionalei arreta egokia ematea eragozten dien eredu bat sustatu da. Orain arte ezarritako sistemak mugatu egin ditu esku-hartze eraginkorra eta kalitatezkoa egiteko beharrezkoak diren espazioak, eta funtsezko zerbitzu horien profesionalei eta erabiltzaileei eragin die.
Gainera, CCOOk, LABek eta ESK-k lanaldi partzialeko lanpostuak sortzea ahalbidetu du hitzarmen berria sinatuean, eta horrek egoera larriagotu du. ELAk uste du erabaki horrek arazoa okertzen duela eta eragozpen argia dela herritarren benetako eskaerei erantzungo dien kalitatezko esku-hartze sozialerako.