benito Menni erresidentzia (Elizondo)
ELAk salatu du ohe kopurua gutxitu eta murrizketak egin nahi dituztela
Zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi dio Bertizko eraikina ixteko asmoa duela, Nafarroako Gobernuari eskainitako ohe kopurua murriztuz eta erabiltzaile batzuk Iruñeko erdigunean eta beste batzuk Bidasoa eraikineko eta Baztan eraikineko erabiltzaileekin birkokatuz. ELAk adierazi du horrek okertuko duela pertsona horiek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea; izan ere, batzuk lekuz aldatuko dituzte eta beste batzuk gela partekatuetan pilatzera behartuta egongo dira.
ELAk gogora ekarri ditu Eskubide Sozialetako kontseilariaren eta Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentziako zuzendariaren promesak, "adinekoentzako eta desgaituentzako zentro berri bati buruz" ari baitziren. Eredu horren berritasun nagusiak honako hauek izango ziren: "arreta pertsonalagoa, zentroetako espazioen konfigurazio berriekin, zaintzaren kalitatea eta gizatasuna hobetzeko”. Era berean, artatutako pertsonako langile-ratioa handituko zela agindu zuten, “pertsonarengan oinarritutako arretan oinarrituta..."
Sindikatuak deitoratu, ordea, du asmo onak praktikan jarri beharrean, Nafarroako Gobernuak Benito Menniren kudeatzaile diren Hermanas Hospitalarias zentroarekin adostu dituen kontzertuen ondorioz, zentroko Zuzendaritzak hartutako erabakiek 3 bizikidetza-unitateei eragiten dietela, desagertu egiten baitira, eta erabiltzaileak bi eraikinetan banatzen dira, duela hogei urte baino gehiagoko zainketetara itzuliz.
Era berean, kontratuko lanaldiak beste langile batzuei murriztu nahi dizkie zuzendaritzak, lanpostuko eginkizunak aldatzera edo kontratatuta dauden lanaldi osoa urteko la egutegian ez sartzera, eta, horretarako, enpresaren komenientziaren arabera malgutuko ditu lanorduen zati bat. Neurri horiek guztiek, familia eta lana uztartzea izugarri zailtzeaz gain, egonkortasun ekonomiko eta profesionala eragozten diete.
Gauzak horrela, ELAk enpresari eskatu dio neurri hori berriz aztertzeko eta familiei eta langileak kaltetuko ez dituzten alternatibak bilatzea.
Azaroaren 29an beste elkarretaratze bat egingo da, 17:30ean, Elizondoko plazan.