ELAren komunikatua Bizkaiko zahar-etxeen sektoreaz

2017/10/24
Gaur goizean hainbat komunikabidetan informazio bat agertu da, esanaz Bizkaiko zahar-etxeetan 370 egunez luzatzen ari den greba amaitzeko balizko akordioa iritsi dela. Bada, ELAk oraingoz ez dauka halako inongo akordioren konfirmaziorik.

Azken egunetan ELAk, hiru patronalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bilerak izan dituzte helburu batekin, ELBE eta LARES patronalak biltzea ELAk eta GESCAk aurrez itxitako aurreakordiora. ELBE eta LARES patronalak agindu zuten beren bazkideei horri buruzko kontsulta egingo zietela; orain horren emaitzaren zain gaude.

ELAk nabarmendu nahi du lan- eta gizarte-arloko gatazka hau, eta berarekin greba, amai dadin, beharrezkoa dela PRECOn negoziazio-mahaia deitu eta ondoren patronalen eta alde sozialaren arteko akordio bat sinatzea.