ELArentzat onartezina eta arduragabea da Nafarroako Mahai Orokorrean gobernuak inposatu nahi dituen soldata eta lanpostu murrizketak
Honen inguruan, ELA sindikatuak ondoko hau dio:
ELAk ez du onartuko administrazioak inposatu nahi dituen negoziazio baldintzak, hau da, soilik gastu ekonomikorik suposatzen ez dutenak negoziatzeko prest egotea. Nafar Gobernuak bere diru sarrerak handitzeko politika fiskala aldatu beharko luke. Gai honi dagokionez, ELAk azpimarratu nahi du Nafarroako zergen presioa Europar Batasunekoarekin parekatuko balitz, 1456,8 milioi euro bilduko lituzkeela.
ELAk salatu nahi du, UPN-PSN Gobernuaren errezeta: gastu publikoan murrizketak ezartzea eta AHT, Reyno de Navarra pabilioia, Nafarroako kanalaren bigarren fasea eta halako azpiegiturei bultzada ematea dela.
Soldatan ezarri nahi diguten izozketak 2010etik aurrera %10etik gorako galera suposatuko du gure erosketa ahalmenean.
Lan publikoa ez egonkortzea onartezina den neurria da, are gehiago administrazio mailan behin behinekotasun tasa %30ekoa baino altuagoa denean.
Presio fiskal baxuak, iruzur fiskala ia ez jazartzea, langileen soldata murriztea, erreposizio tasa eta konstituzioan antidemokratikoki onartutako defizitaren muga, UPN-k- eta PSN-k batera hartutako erabaki politikoen artean daude. Egoera ekonomikoa dela eta neurri atzerakoiak funtzio publikoak ezarri nahi izatea ez zaigu sinesgarria iruditzen. Gaur egungo egoera aurrera eramaten ari diren politiken ondorioa da.
Hezkuntzan eta Osasunbidean izaten ari diren ekintzetan bezalaxe, sektore publikoan diharduten langile guztiak animatu nahi ditugu halako mobilizazioetan parte hartzeko. Egoera ekonomiko latz honetan inoiz baino beharrezkoagoa da kalitatezko zerbitzu publikoak indartzea, eta hori soilik lan baldintza duinen bidez lor dezakegu.