BIZKAIKO KIROLDEGIAK

Greba jardunaldiek jarraitzen dute hitzarmena berri baten alde

2024/05/07
Bizkaiko kiroldegietako langileek borrokan jarraitzen dute 2022ko abendutik iraungita dagoen hitzarmena berritzeko.

2024ko hamaseigarrena eta maiatzeko lehenengo greba eguna dute gaurkoa Bizkaiko kiroldegi eta zelaietan. Hori dela eta, gaur Bilbao Kirolak bulegoaren parera eraman dute protesta, zerbitzu horien azpikontratatzaile garrantzitsuenetakoa delako. 

ELAk, %49,3ko ordezkaritzarekin, oso positibotzat jo ditu orain arte egindako mobilizazio egunak, plantillaren jarraipena, berriz ere, oso zabala izan baita: langileen % 90 baino gehiagok babestu dute greba.

Maiatzaren 8, 9, eta 10erako ere greba deituta dago. Gogora dezagun 2.000 pertsonak egiten dutela lan sektore horretan, eta 2022ko abenduaren 31n amaitu zitzailea hitzarmena. Negoziazioan plantillaren egoera hobetzeko proposamenik ez badago, ELAk argi du mobilizazioen alde egiten jarraituko duela.

Hona hemen datozen egunetarako mobilizazioak:

  • Maiatzak 7: moblizazioa Erandioko Altzaga polikiroldegiaren aurrean 17,00etan.

  • Maiatzak 9: kalejira egingo dute Basauriko Artunduagako polikiroldegian 17,00etan.

  • Maiatzak 10: mobilizazioa Gallartako polikiroldegian 11,00etan.