gasteizko kale garbitzaileak
Elkarretaratzea enpresak eta Udalak homologazio ituna bete dezaten

Hainbat bilera egin ondoren, enpresak beti uko egiten dio ituna betetzeari, eta Udala bera egiten du horren erantzule, pleguetan bermatu beharko lukeelako. Langileen Batzordea atzo bildu zen Udalarekin, eta hark adierazi du ezin duela bermatu. Hori ez ezik, Udalak esan du gai hori landu ahal izateko langileen lan absentismoa murriztu beharko litzatekeela. Baina ez Udala ez enpresa ez dira absentismo horren zergatiak ezagutzeaz arduratzen, ezta egoeraren benetako balorazioa egiteaz ere. Istripuak, lan kargak eta abar saihesteko eginiko proposamenak ere ez dituzte aztertu.
Gasteizko kale garbitzaileak kezkatuta agertu dira ez dutelako bermerik egungo kontratatutako zerbitzuak ez bereizteko, eta horrek lanpostuak galtzea eta lan karga gehiegi izatea ekarriko lukeelako. Egoera horren aurrean, langileek mobilizatzea eta beren lanpostuak eta lan baldintzak defendatzea erabaki dute.