MATIA FUNDAZIOA
Elkarretaratzea Gipuzkoako Diputazioaren aurrean hitzarmenaren alde

Fundazio honek 1.300 langile inguru ditu eta adineko egoitzetan eta arlo soziosanitarioan aritzen da. Bere ondarea handitzen jarraitzen du zentro berriak irekiz: Egurtzegi Usurbilen eta Lugaritzen. Eta hori guztia Osasun Sailak eta Foru Aldundiak babestuta.
Gainera, oparoaldi betean, negoziazioan bi aitzakia jartzen dira Matiak KPIa ez bermatzeko: dio Osasun Sailak ez duela lortutako akordio ekonomikoa betetzen eta Aldundiak ordaintzen dituen tarifak ez direla nahikoak. Langileek ez dituzte argudio horiek onartzen, Matiako zuzendaritzaren ardura baita fundazioaren iraunkortasunari eusteko behar adina dirusarrera bermatzea, eta baita hitzarmena bera ere.
Langileek Matiari eskatu diote ontzat har ditzala asanbladan onartutako plataformaren eskaerak: KPIaren bermea eta gainerako aldarrikapenak, alegia.
Langileek kalera irteten jarraituko dute euren eskubideen urraketak salatzeko eta aldarrikatzeko, eta bide horretan, erantzule diren alde guztiak interpelatuko dira, gaur egin bezala.