Enplegua sortzeko eta kontsolidatzeko eskatu dute gaur EAEko sektore publikoko lantokietan

2021/04/15
Milaka langile bildu dira EAEko lantokietan enplegu publikoa sortu eta aldi baterako langileak finkatu ditzaten eskatzeko. Datorren apirilaren 22ko grebaren aurretik, hainbat elkarretaratze egin dira administrazioen, udalen, aldundien, ikastetxeen, osasun-zentroen, komunikabide publikoen eta abarren aurrean, arduradun politiko eta instituzionalei eta alderdiei irtenbide egokia eskatzeko.

EAEko hiru hiriburuetako udaletan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, ehunka langilek elkarretaratzeak egin dituzte. Hiru lurraldeetako beste udal batzuetan ere bai: Orereta, Irun edo Eibar, Gipuzkoan; Durango, Gernika, Balmaseda, Getxo edo Galdakao, Bizkaian; eta Laudio, Araban. Horrez gain, Pasaiako, Usurbilgo, Arrasateko, Azpeitiko eta Zarauzko (Gipuzkoa), Zamudioko (Bizkaia) eta Aguraingo (Araba) Udalek bat egin dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Bizkaiko eta Arabako Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen kontzentrazioekin batera, Bizkaiko Foru Jauregiko langileak ere bildu dira.


Administrazio Orokorreko langileak hiru hiriburuetako Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan ere bildu dira, baita Lanbideko zerbitzu zentraletan eta Osalanen ere.

Osakidetzan kontzentrazioak izan dira ospitale eta osasun-zentro nagusietan. Batzuk aipatzearren, Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleak eta Zaballa, Areilza edo Repelegako osasun-zentroak Bizkaian; Zumarraga eta Donostiako ospitaleak eta Eibar, Azpeitia edo Dunboako osasun-zentroak Gipuzkoan; edo Txagorritxuko ospitalea eta Olagibel, Salburua, Laudio edo Olarizuko osasun-zentroak, Araban.

Hezkuntzan, elkarretaratzeak egin dituzte, besteak beste, Salburuan, Adurtzan, Idarten, Toki Ederren, Lakuabizkarran eta Gasteizko Gorbeialdeko hezkuntza berezik
o zentroan; Herreran. Gipuzkoako EAGI edo Zuhaizti LHko zentroa; edo Bizkaiko Gabriel Aresti, Mujika eskola Gorlizko eskola edo Burdinibarra. EHUko 3 campusetan ere elkarretaratzeak egin dituzte, eta Haurreskolak enpresako langileek bat egin dute ekimenarekin, besteak beste, Izarra Haurreskolan, Araban, eta Basurtuko eta Gurutzetako haurreskoletan, Bizkaian. Unkina-Usansolo eta Gabriel Aresti sukaldariek ere elkarretaratzea egin dute.

Garraio publikoan, Metro eta Euskotrenen kontzentrazioak egin dituzte.

Komunikabide publikoen kasuan, EITBk Miramonen (Donostia) eta Bilbon dituen zentroetako langileek ere ekimena babestu dute.

Kontzentrazio horiek jarraipena ematen diete martxoaren 30ean lantokietan egindakoei. Bertan ere, EAEko sektore publikoko milaka langilek parte hartu zuten.

Eusko Jaurlaritzak berak aitortu duenez, euskal sektore publikoak du Espainiako Estatuko eta Europako behin-behinekotasun tasarik handiena. Tasa % 40tik gorakoa da, eta ez da salbuespena, baizik eta sistematikoa, orokorki eta kasu askotan iruzurrez errepikatzen den errealitatea administrazio, sektore eta eremu guztietan

"Enplegu publikoan abian jarritako politikek zerbitzu publikoen ahultzea eta enplegatu publikoen prekarizazioa ekarri dute, eta horiek azpikontratazioaren eta pribatizazioaren aurreko urrats gisa baino ezin dira ulertu. Beraz, gure agintariek zerbitzu publikoekin negozioa egiteko erabaki politikoa hartzen dute eta horretarako neurriak sustatzen dituzte", salatu du ELAk.

Gauzak horrela, egoera horren erantzuleak diren agintari eta alderdi politikoei irtenbide egokia eskatzeko eta enplegu publikoaren sorrera eta enplegu publikoa sendotzeko neurriak eskatzeko, ELAk apirilaren 22ko grebarekin bat egiteko eta EAEko 3 hiriburuetan 11:30ean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du.