SUHILTZAILEAK (EAE)

EPE bateratuaren blokeoaren arduradun bakarra Arkaute da

2024/02/29
Arkautek suhiltzaileentzako lehen prozesu bateratua aurrera eraman zuen 2022 urtean. Enplegu Publiko Eskaintza (EPE) prozesu bateratu hartara, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak atxikitu ziren. Behin eta berriz ELAtik eta beste eragile batzuetatik adierazi zen ez zeundela ados Arkautik bultzatzen dituen prozesu bateratu hauekin. Urte hauetan, Arkautiko EPE honetako diseinua ezbaian egon da behin eta berriz eta baita froga ezberdinetako emaitza eta prozesuak ere.

Honen isla da, ehunetik gora errekurtso judizial daudela epaitegietan. Batzuk indibidualak eta beste batzuk kolektiboak. ELAk, konkretuki, 130 langileren interesak defendatzen dihardu prozesu hauetan. Errekurtso guztiak ez dira zentzu berdinean planteatutakoak. Gai ezberdinak defendatzen eta erreklamatzen dituzten izangaiak daude epaitegietan. Baina erreklamazio guzti guztiek, aldagai komun bat daukate: Arkautik prozesu honetan erakutsi duen iluntasuna eta autoritarismoa.

Errekurtso guzti hauek, epaitegietara iritsi aurretik, alegazio fasean izan dira. Alegazio fasea amaituta, Arkautiren aurrean erreklamazio fasean izan dira.... Eta Arkautik alegazio eta erreklamazio guzti horiek, irakurri ere egin gabe ezeztatu ditu. Orain epaitegiek, bere instantzia ezberdinetan, ebatzi beharko dituzte helegite guzti hauek

Arkautik, bere kabuz, erabaki du EPE prozesu hau geldiaraztea.

Blokeo egoera honen Arduradun bakarra, Arkauti da, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundien konbentziarekin, hartu dituen erabaki autoritario eta ilun guztien ondorio da egoera hau. Araba eta Gipuzkoako Aldundiek ezin dute beste alde batera begiratu eta blokeo egoera honen ardura erreklamatu duten izangaien edo Sindikatuen gain jarri, hainbat komunikabideetan azkenaldian irakurri ditugun informazio interesatuek esaten duten moduan.

ELAtik, Araba eta Gipuzkoako Aldundiei beste behin eskatzen diegu beraien ardurak hartu ditzatela, eta Suhiltzaile zerbitzu indartsuak izateko bidean, langileei irtenbide bat eman diezaiela. Lanpostuak betez, egonkortuz eta lanpostu berriak sortuz, parke eta txanda bakoitzeko dotazio bat gehiagorekin. Bide honetan, Martxoaren 12ko sektore publikoko greba eta mobilizaziotan suhiltzaileak parte hartzera deitzen ditugu.