GUIMON KLINIKA

Erabateko jarraipena hirugarren greba egunean

2024/02/20
Negoziazioari ekiteko asmoz ari dira protestan, hitzarmena berritzea eta prekaritatearekin amaitzea eskatzen dute.

Grebak aurrera jarraitzen du Bilboko Guimon Klinikan hitzarmen berri baten alde borrokan. Izan ere. langileen erosahalmenaren galera %15ekoa da eta sektoreko bataz besteko soldatarekin alderatuz gero, emakumeek bataz beste 650 euro gutxiago jasotzen dute hilean. Kategoria ezberdineko langileen soldatek doi-doi gainditzen dute 1.000 euroko langa. Egoera prekarioan egiten dute lan, gainera: kontratu partzialak, ordezkapen falta, laneo segurtasun eta osasun neurri nahikori ez...

Aurreko urtean iraungi zen azken hitzarmena eta hainbat negoziazio mahairen ondoren, langileek salatu dute zuzendaritzaren negoziazio borondate eza, eta oinarrizko lan eskubideak ez betetzea salatzen dute. ELAk gogorarazi nahi du klinikaren negozioak handitu diren arren, langileen baldintzak gero eta prekariagoak direla. Langileen eskakizunei entzungor egiten jarraitzen badu enpresak, langileek mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi dute.