Aspace
Erabateko jarraipena izan du Gipuzkoako eguneko zentroetako grebak
Aspacek erabat blokeatuta dauka hitzarmenaren negoziazioa. Langileek Administrazio Publikoari eta Aspaceri eskatzen diete, erosahalmena bermatzeko soldata hobetzeaz gain, gainerako hobekuntzak ere berma ditzatela: lana eta bizitza bateratzeko aukera emango duten neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresaren beraren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea.
Guztira, 169 pertsona daude grebara deituta. Zehazki, Irungo Arrupenea eta Urdanibia zentroetan, Bergarako Orixondoan, Arrasateko Udalaitzen, Urretxun eta Donostiako Intxaurrondo eta Goienetxen. Beasaingo, Tolosako, Eskoriatzako Luis Ezeizako, Donostiako Santa Teresako, Eibarko Goienetxeko, Bergarako Ibaiondoko, Andoaingo La Salle-Berrozpeko, Eskoriatzako Luis Ezeizako eta Arrasateko Musakolako langileak ere deitu dituzte grebara.