Gipuzkoako Aspace

Erabateko jarraipena izan du laugarren greba egunak, erosahalmena berreskuratzeko eta hitzarmena berritzeko

2024/05/08
Greba egin zezaketen grebalari ia guztiek egin dute bat ELAk eta CCOOk Gipuzkoako Aspacen erosahalemaren defentsan eta hitzarmena berritzeko egindako laugarren greba egunarekin. Eguneko zentroetako eta hezkuntza eta arreta goiztiarreko langileek manifestazioa egin dute Donostian. Guztira, 169 langile daude grebara deituta. Zehazki, Irungo Arrupenea eta Urdanibiako zentrokoak, Bergarako Orixondoa zentrokoak, Arrasateko Udalaitz zentrokoak, Urretxukoak, eta Donostiako Intxaurrondo eta Goienetxe zentrokoak daude grebara deituta, baita hezkuntza bereziko langileek dagokionez, honakoetan ere: Beasainen, Tolosan, Eskoriatzako Luis Ezeizan, Donostiako Santa Teresan, Eibarko Goienetxen, Bergarako Ibaiondon, Andoaingo La Salle-Berrozpen, Eskoriatzako Luis Ezeizan, Arrasateko Musakolan.

Aspacek erabat blokeatuta du hitzarmenaren negoziaketa. Langileek Administrazio Publikoari eta Aspaceri eskatzen diote erosahalmena bermatzeko soldata hobetzeaz gain, gainontzeko hobekuntzak bermatzea: lana eta bizitza kontziliatzea ahalbidetuko dituzten neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresa beraren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea.

Gaur Donostian egin dute manifestazioa, eta Aspacek eta administrazioak jarrera aldatu ezean, mobilizazioekin jarraituko dute.