Erakunde publikoek DOMUS VI.rekin dituzten kontratuak bertan behera utzi behar dituzte, egoitzetako hildakoak deribatzeko orduan komisioak jasotzeagatik

2021/03/16
Prentsan irakurri ondoren Domus VI.ak ehorztetxeekin kontratuak dituela egoitzetako hildakoak deribatzeko komisioak eramateko, ELAk uste du erakunde publikoek berehala amaitu behar dutela enpresa horri lotzen dion edozein kontratu-harreman, eta haien kontrola beren gain hartu behar dutela, langile guztien subrogazioarekin.

Domus VI.ak 13 egoitza ditu H.E.Hn, eta hainbatetan heriotza mordo bat izan dira azken urtean:

Gipuzkoan: Villa Sacramento (Donostia), Berra (Donostia), Atsobakar Lasarte

Bizkaian: Miraflores Bilbao egoitza, Bilboko Erribera egoitza, Aperribai Bilbao egoitza, Arbidea (Bilbo), Aperribai (Galdakao), Arandia Arrigorriaga, Las Laceras Balmaseda

Araba: Ariznavarra, Gazalbide (Gasteiz)

Nafarroa: San Adrian

Funts putreen (Intermediate Capital Group) enpresa bat da. 4 herrialdetako 20 konpainia baino gehiagoko sozietate-sare baten bidez, Hego Euskal Herriko egoitzetan irabazitako dirua Jerseyko sozietate nagusian amaitu arte mugitzen duena.

ELAn greba, salaketa eta borroka ugari izan ditugu Domus VI-rekin.  Gure indar politikoek eutsitako bizitzaren salerosketaren ereduaren islada naguesietako bat da DomusVI. Ez genuena espero zan bizitzaren salerosketa eredu barruan heriotzaren salerosketa aurkituko genuela. Beraz, nork bermatzen du DOMUSVIko edozein zentrotan enpresak baliabide guztiak jartzen dituela gure adinekoak bizirik jarrai dezaten?

ELAn urteak daramatzagu salatzen egoitzak pribatizatzeak gizartean ekar dezakeena. Prekarizazio eta esplotazio guneak dira milaka emakumerentzat, gure nagusientzako bi orduko zaintza bermatzen ez duen zerbitzu bat ematen den bitartean. Hori gutxi baltz, sistema guzti hau diru publikoarekin sostengatzen da empresa pribatuen irabazi ekonomikoak bermatzen diren bitartean.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakundeek domus VI-rekin duten kontratu-harreman oro berehala haustea eskatzen dugu, eta zentro horien kontrola beren gain hartzea, langile guztien subrogazioarekin.