Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu #erresidentziakborrokan

2017/09/13

300 greba egun baino gehiago eta Bizkaiko zahar etxeetako gatazkak bere horretan dirau. Bizkaiko Foru Aldundiak eta patronalek beste alde batera begiratzen duten bitartean, lan eremua aspaldi gainditu zuen gatazka sozial hau bizi duten langileek -bereziki emakume izateagatik- jasan behar dituzten mespretxu eta irainak gizartearekin konpartitu nahi dituzte.