Ertzaintza XXV EPE prestatzeko ikastaroa

2015/04/22
ELAk, UNED laguntzarekin, Ertzaintza XXV EPE prestatzeko ikastaroak antolatu ditu, bai Ikasgaiari buruzkoa, baita ere psikoteknikoei

Guztira, 250 plaza deituko dira, eta horiek guztiek Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna izango dute. Gainera, erdiak indarreko derrigortasun-data dute.

Eskatutako betekizun batzuk: adinez nagusia izatea eta 35 urte beteta ez izatea, gizonen kasuan 1,65 metro neurtzea gutxienez eta emakumeen kasuan 1,60 metro, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo lehen mailako lanbide-heziketako graduatu-titulua edo baliokidea izatea, edo gorakoko mailako tituluren bat, eta mediku-esklusioen koadroan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea  apirilaren 23ko 11:00etan amaituko da.

 Prozesu jarraipena, ELAk prestatutako temario, eta informazio orokorra HEMEN

UNED KURTSOAK

IKASGAI

EGITEKO AUKERAK:

  ■ BLOKE BATZUETAN
 
IKASGAI GUZTIAK EMATEN DIREN IKASTAROA

 Betekizun teknikoak
Ordenagailua eta inprimagailua, internetera sarbidea.

Metodologia (ikastaroa blokeka)

Ikasleak ikastaroaren dokumentazio teorikoa eta ariketak jasotzen dituenean, adierazitako epean ariketak eginda entregatu beharko ditu,

Irakasleei kontsultak emailez bideratuko zaizkie eta koordinatzaileari telefonoz: 943 769 033 nahiz emailez csoriano@bergara.uned.es egin daitezke.

Lanak emateko epemuga: maiatzak 31
Matrikula epea: Apirilaren 1etik 26ra arte 

   IKASTAROA BLOKEKA

PREZIOAK:

 •• 4 Ikasgaitako blokeak ••

ELA sindikatuaren afiliatuak: 90 €

Lanbiden izena emandako langabetuak: 101,25 €

Arrunta: 112,5 €

 •• 3 Ikasgaitako blokeak ••
ELA sindikatuaren afiliatuak: 80 €
Lanbiden izena emandako langabetuak: 90 €
Arrunta: 100 €

BEHERAPENAK EZ DIRA PILAGARRIAk

Ordainagiria, eta baldin balego beherapenaren egiaztagiria, email honetara bidali beharko dira csoriano@bergara.uned.es

Ariketak entregatzeko epea: Maiatzak 31 

   IKASGAI GUZTIAK EMATEN DIREN IKASTAROA

Ikastaro hau egiteko 30 ikasle egon beharko dira.

Honetaz gain, ikastaro honek ezaugarri hauek izango ditu:

  • Ikasle bakoitzari jarraipen pertsonalizatua.
  • Bloke bakoitzari dagokion azterketa simulazioa


Ikastaroa, oposaketaren proba baino astebete lehenago amaituko da.
 


PREZIOA:
ELA sindikatuaren afiliatuak: 300 € // Lanbiden izena emandako langabeak: 337,5 €  // Arrunta: 375 €

 

BEHERAPENAK EZ DIRA PILAGARRIAK

Ordainagiria, eta baldin balego beherapenaren egiaztagiria, email honetara bidali beharko dira csoriano@bergara.uned.es

IKASGAI ZERRENDA/BLOKEAK

MATRIKULA FITXA

 

 PSIKOTEKNIKOAK

 

PROGRAMA

>> Proba psikoteknikoen prestakuntza.

  • Arraizoketa-gaitasunetarako ariketak.

  • Hautemate-gaitasun ariketak.

  • Gaitasun espazialeko ariketak.

  • Ahozko adierazpenerako ariketak

  • Nortasun testa.

  • Elkarrizketa pertsonalak.

  • Talde-dinamikak.

 

Ikastaroa emango den datak eta lekuak:

Gasteiz

>> maiatzak 11, 12, 13, 14 eta 15 >> 9:30 - 13:30 
Manuel Iradier 25 (ELA).

Bilbao

>> maiatzak 18, 19, 20, 21 eta 22 >> 9:30 - 13:30

Barrainkua 13 (ELA).

Donostia 

>> maiatzak 25, 26, 27, 28 eta 29 >> 9:30 - 13:30

Consulado 8, behea (ELA).

 

Irakaslea: Izaskun Odriozola Arriazu
(Psikologian lizentziatua, Giza Baliabideen Plangintzan Masterra)

 

Iraupena: 20 ordu.

 

Modalitatea: Aurrez-aurrekoa.

 

Matrikula epea:

Ikastaroa ematen den egunera arte zabalik.

Matrikula fitxa datu pertsonalekin eta bertan ikastaroa egin nahi den lekua zehaztu ondoren,ordainagiria, eta dagokionean beherapenaren ziurtagiria bidali beharko dira emailezcsoriano@bergara.uned.es ala faxez 943 76 27 21.

PREZIOAK

ELAra afiliatuak: 90 €.

Langabeak: 101,25 €.

Arrunta: 112,50 €.

UNED-Bergarak antolatutako ikasgai-zerrenda osoaren Prestatze-ikastaroko (EPE Ertzaintza 2015) matrikula egin duten pertsonak hamar (10)  €-ko beherapena izango dute.

MATRIKULA FITXA (HEMEN)