Espetxeetako eskumena transferitu aurretik baina askoz langile gutxiago dago EAEko espetxeetan

2022/02/08
Agerian geratu da, beste behin, ELAk askotan salatu duena: Eusko Jaurlaritzak eta UGT-Acaip-ek gutxiengoan sinatutako transferentzia-akordioa ez da nahikoa, eta hori agerian geratzen da EAEko espetxeetako desantolaketan eta langile kopuru faltan.

Azken lekualdatze-lehiaketaren ondoren, eta dagozkion "erresultak" egin ondoren, Gipuzkoako zentroan (Martutene) espetxeetako eskumena transferitu zenean baino 17 langile gutxiago daude. Zegokion konkurtsoa egin ondoren, bulegoetako 12 lanpostuetatik 11 hutsik geratu dira, inork ez baititu lanpostu horiek aukeratu. Era berean, arlo mistoari dagozkion beste lanpostu batzuk hutsik geratu dira.

Zentroaren funtzionamendurako ondorioak ezin okerragoak dira, eta horrek langileen eta barneratuen eskubideak bermatzeko orduan. Horixe da Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartzeko orduan aurreikusi ez duen azken gertaera. Antolamendu-kaos hori guztia beharrezko neurriak garaiz hartu ez izanaren ondorioa da.

Zentro baten funtzionamendu normala ezinezkoa da baldintza horietan, eta ezin da onartu, azken 40 urteetan Espetxe Erakundeen eskumena eskatzen egon ondoren, Eusko Jaurlaritza gai ez izatea lana behar bezala garatzeko eta beharrezkoak diren plantillak bermatzeko, nahiz eta jakin transferitutako lanpostuak ez direla nahikoa horretarako. Horrek ere argi erakusten du Eusko Jaurlaritzak, iragartzen zuten adierazpenetatik haratago, ez duela benetako euskal espetxe modelo bat antolatu, Espainiar Estatuaren modeloaren kopia huts bati jarraipena emanez.

ELAk urrian salatu zuen Eusko Jaurlaritzak UGT-Acaip-ekin sinatutako akordioak ez zituela behar besteko edukiak transferentzia modu egokian egingo zela bermatzeko. Eta, gertaerak ikusita, argi dago arrazoi genuela. Eusko Jaurlaritzari dagokio egoera hau konpontzea. ELA erne egongo da langileen eta barneratuen eskubideei kalterik ez egoteko.

ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio ahalik eta lasterren negozia ditzala gehiengo sindikalarekin enplegu publikoa lortzeko prozesuak, euskal espetxeetako plantilla-beharrak bermatuko dituztenak eta esten duten ezarri nahi den espetxe-ereduarekin bat etorriko direnak. Era berean sindikatuak langileak mobilizatzera animatzen ditu, egoerarekiko ondoeza adierazteko.