Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak Bilboko Udalaren aurrean elkarretaratu dira

Bestalde, gogoratu beharrekoa da sektore horretan batez ere emakumeak aritzen direla, eta hitzarmena ez dela berritu 2012. urteaz geroztik. Hori gutxi balitz bezala, sektorearen egoera berez prekarioa bada, orain egoera hori larriagotu da, zerbitzu-orduak murriztu direlako, denbora partzialeko lanaldiak ugaldu, lan-kargak handitu, eta udaletako zerbitzu lizitazioak “enkante” bihurtu direlako. Horiek horrela, herritarrei kalitatezko gizarte zerbitzuak bermatu beharrean, nagusien bitartez negozioa egitea erraztu da.
Ondorioz, sektoreko enpresak zerbitzu-lizitazio batera aurkezten direnean kostuak merkatzea lehenesten dute, zerbitzuari kalitatezko arreta ematearen aurretik. Horregatik guztiagatik eskatzen diete udalei eta enpresa-elkarteei kudeaketa-politika hori zeharo aldatzea, eta sektoreko langileek hiru greba-egunetan plazaratu dituzten eskaerei erantzutea.
Halaber, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuok eta sektoreko langileok jakinarazten dugu gure mobilizazioak areagotuko direla, langileok eta erabiltzaileek jasaten dugun egoera hori benetan aldatzeko.