Etxez Etxeko laguntza zerbitzuko langileek seigarren greba eguna izan dute

2018/02/27
ELA-LAB-UGT eta USO sindikatuek deituta, Bilboko udaletxea eta Bizkaiko Foru Aldundia batu dituen manifestazioa egin dute, sektoreko patronalak negoziatzeko inongo borondaterik agerzen ez duela salatzeko asmoz. “Etxez etxeko laguntza zerbitzuan enplegua eta kalitatezko zerbitzua bermatu” lelopean, Bilboko kaleak hartu dituzte.

Etxez Etxeko laguntza zerbitzuko langileek seigarren greba eguna izan dute. 

Gogorarazi, sektore feminizatu batez ari garela, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langile gehienak emakumeak baitira, baldintza prekarioetan lan egitera kondenatutako beharginak, hain zuzen ere. Esan ere, hitzarmena berritu gabe dutela 2016az geroztik. Sektoreak bizi duen egoera lazgarri honi gehitu behar zaio egoera are gehiago larritu dela azken garaian: denbora partzialeko lanaldiak ugaldu dira; zerbitzu-orduak murriztu; lan-kargak handitu; eta udaletako zerbitzu lizitazioak “enkante” bihurtu dira.

Gauzak horrela, nagusien lepotik negozioa egiten ari dira arduradunak, betiere, gizarte osoaren kaltetan eta herritar guztiek izan beharko luketen kalitatezko gizarte zerbitzuen lepotik.

Hau horrela izanik, ELA-LAB-UGT-USO sindikatuek eta sektoreko emakumeek mobilizazioekin jarraituko dute euren egoera konpondu arte.