BEHIN-BEHINEKOTASUNA

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi du Iceta Legeko neurriak ez direla aski

2024/06/13
Behin-behineko funtzionarioen abusuari buruzko Europako epaiak, 20/21 Legearen ondoren argitaratutakoak, eta Europako Justizia Auzitegiaren aldi baterako lan kontratuko langileei buruzko 2024ko otsailaren 22ko epaiaren ostean datorrenak, berretsi egiten du ELAk urteetan salatutakoa:
  • Iceta Legea, EAEko Administrazioko Kidego eta Eskalen Legea zein gainerako araudiek ez dutela konponduko sektore publikoko milaka langileen behin-behinekotasun egoera.
  • Europako auzitegiek ez dutela langile horien finkotasuna automatikoki dekretatuko.

Bestalde, epaiak honako hau gaineratzen du:

  • Finkotasuna neurri eraginkorra izan daitekeela behin-behinekotasunaren abusuarekin amaitzeko, baina ezingo duela Estatuko araudia urratu.
  • Estatuko auzitegiei dagokiela finkotasun adierazpena Estatuko legeriarekin bat datorren erabakitzea.

Epai horren aurrean, ELAk berresten du mobilizatzen jarraitu behar dela legea aldatu eta Hego Euskal Herriko sektore publikoko 77.000 behin-behinekoen egoera bermeekin finkatzeko.