Eusko Jaularitzak ez du argitaratu oraindik gurasotasun baimenak bermatuko lituzkeen Dekretua

2019/09/03
Gobernuak neurria behin baino gehiagotan iragarri badu ere, gaur egun, oraindik, ez dago bere aplikazioa bermatzeko inongo estaldura legalik. ELAk Dekretua berehala argitaratzea eskatzen du. Ildo beretik, sindikatuak argi dauka lizentziak edo baimenak berdintzea zaintzaren erantzukidetasuna eta kontziliazioa sustatzeko aurrerapausoa badela, baina beste neurri batzuk ezarri behar direla berarekin batera, bestela, neurria, bere horretan, hankamotz geratuko litzatekeelako.

Nahiz eta Funtzio Publikoko sailburuorde Andres Zearretak komunikabideei adierazi irailaren 1etik aurrera gurasotasun baimenak aplikatuko direla, ELAk adierazi nahi du, gaur gaurkoz, Dekretua argitaratu gabe dagoela eta, hortaz, ezin dela bermatu bere aplikazioa ezta aurreikusi ere aplikagarri diren kasu zehatzak.

Hau da, Eusko Jaularitzako kide askok azken hilabetetan gutxienez lau aldiz aditzera eman duten neurriak ez dauka legezko euskarririk bere aplikazioa bermatzeko.

ELAk Dekretua  berehala argitaratzea eskatzen du. Ildo beretik, sindikatuak argi dauka lizentziak edo baimenak berdintzea zaintzaren erantzukidetasuna eta kontziliazioa sustatzeko aurrerapausoa badela, baina beste neurri batzuk ezarri behar direla berarekin batera, bestela, neurria, bere horretan, hankamotz geratuko litzatekeelako.

  • Gaur taldearen bataz besteko adina 50 urtetik gorakoa da.

  • Gaur sektore batzuetan lizentziak edo baimenak hartzeko izugarrizko arazoak daude plantilla eskasia direla eta edo ordezkapenak egiten ez direlako.

  • Gainera hiru langiletik bat behin-behinekotasun egoeran egonda ezinezkoa da eskubide hau ziurtatzea.

Propagandatk haratago, gaur egun, oraindik ere, Eusko Jaularitza genero diskriminazio egoeren sortzaile da. Datuak argiak dira:

  • Behin- behinekotasuna pairatzen duten Eusko Jaurlaritzaren langileen % 75 emakumezkoak dira.

  • Emakume eta gizonen soldata arrakala %24 koa da.

  • Berdintasun plana: Eusko Jaurlaritzako sektore batzuetan berdintasun planik ere ez da egin, beste esparru batzutan edukirik gabekoak dira, ez dira lotesleak edo aurrekontu nahikorik gabekoak dira.

  • Lan osasunean genero perspektiba sistematikoki baztertzen da.

Gauzak honela, Eusko Jaurlaritzari propaganda alde batera utzi dezala eta diskriminazio egoerak amaitzeko erabaki lotesleak har ditzala eskatzen dio ELAk.