Eusko Jaurlaritza hezkuntza publikoko hauteskunde sindikalak baldintzatu nahian dabil

2019/03/26
Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Publikoan martxan diren hauteskunde sindikalak oztopatu nahi izan ditu, modu larrian gainera. Izan ere, hauteskunde mahai guztietara gutunak bidali ditu agindu zehatz batekin: posta bidez jasotako botoen artean batzuk balizkotzat jo behar dira, beste batzuk, ordea, baliogabetu, beti ere, Jaurlaritzaren irizpideei jarraiki.

Legez, hauteskunde mahaiek bakarrik erabaki dezakete zein kasutan baliogabetu behar den boto bat; legez kontrakoa da, beraz, enplegu-emaileek (enpresa edo Administrazioa, kasuan kasu) esku hartzea hauteskundeetako bozak baldintzatzeko asmoz. Are gehiago, hainbat gutun modu irregularrean agertu dira mahaietan; beraz, botoak manipulatu eta hauteskundetan iruzurra egiteko arriskua egon badago.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak berehala erretiratu behar ditu bidalitako gutun horiek eta hauteskunde mahaiei askatasuna eman erabakiak euren kabuz hartzeko, kanpoko inongo eraginik gabe, alegia, hauteskunde gutietan egiten den bezala. Hala exijitu dio ELAk. Edozein kasutan, Jaurlaritzak gutun horiek baztertzen ez baditu, erabaki horrek izan ditzakeen ondorio legalak aztertuko ditu ELAk, baita penalak ere.