Eusko Jaurlaritzak erabaki du 100.000 langile publikoen erosahalmena %4,5 txikitzea

2022/02/22
Eusko Jaurlaritzak erabaki du 100.000 langile publikoen erosahalmena %4,5 txikitzea
Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseiluko bileran onartu du menpeko dituen 100.000 langile publikoen soldata %2 handitzea. Beraz, 2021ko KPIa %6,5 izan denez, 2022an %4,5 txikituko zaie erosahalmena langile horiei. Bide horretan Jaurlaritzak emandako beste pauso bat besterik ez da, zoritxarrez. Izan ere, 2010tik hona erosahalmenaren galera %17 baino handiagoa izan da langile publikoentzat.

Iñigo Urkullu Lehendakariaren gobernuak sektore pribatuari eskatzen dio hemengo errealitateari egokitu behar direla soldatak. Bere ardurapeko langileekin, aldiz, Madrileko sukurtsal baten moduan jokatzen du, bertatik datozen murrizketa guztiak onartuz. Gainera, azpimarratzekoa ere bada azken murrizketa hori alderdi abertzaleen botoekin egin zuela aurrera.

ELArentzat oso larria da hori. Langile publikoek euren soldata txikitzen ikusten dute, behin-behinekotasun onargaitza sufritzearekin batera. Gogoratu %40 baino handiagoa dela administrazioan.

ELAk beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko du. Horren adibide aste hontan bertan Osakidetzan egingo diren greba egunak. Guztia 45.000 langileen enplegua kontsolidatzea lortu eta galdutako erosahalmena berreskuratu arte. Baita azken urteetako lan eskubideak berreskuratzeko ere.