Eusko Jaurlaritzak eta INSS-ek langileen bajak jarraitu eta zerbitzu publikoetako langileak kriminalizatu nahi dituen akordioa egin dute

2011/09/05
Akordioak Aldibaterako Ezintasunen jarraipenaren aitzakiatan langileak eta modu berezian langile publikoak kriminalizatu nahi ditu

Eusko Jaurlaritzak eta Gizarte Segurantzak 7 milioi euroko dotazioa duen lankidetza-hitzarmena adostu dute, honen helburua “aldi baterako ezintasunen prestazioa hobetzea” dioen arren, errealitatean bere ustez gehizko erabilera duen ezintasun egoeren erabateko kontrola du helburu, langileon osasuna albo batera utzita.

Alde batetik, akordioak Mutuen erako bajen iraupenen taula estandar bat ezartzen du eta medikuak sustatuko ditu mediku irizpiderik gabe bajen iraupena taula horiek ezarritakora hurbil daitezen, era berean taula horien erabilera egiten ez duten profesionalak kontrolatuko dituzte.

Akordiak osasungintza publikoan langileen ezintasun egoera ziurtatzen dutenen profesionaltasuna zalantzan jartzen du eta irizpide medikuak albo batera utzita kudeaketa sistema merkantilistak ezartzen ditu.

Horrez gain, hitzarmenak dotazio berezi bat du enplegatu publikoen kontrol egiteko, eta beraiei buruz hau dio:

“Aldi baterako ezintasunaren gehiegizko erabilera egiten duten sektore publikoko kolektiboen aldi baterako ezintasunen analisi sakona egitea da asmoa”

Langileekiko susmoak izan beharrean ondo egingo luke Eusko Jaurlaritzak bere bulegoetan arrisku sikosozialak eta mobbing kasuak enpresa pribatuetan baino askoz ugariagoak zergatik diren aztertzen.

ELAtik enplegatu publikoen eta zerbitzu publikoetan diardutenen demonizazio berri hau salatu nahi dugu, gobernu ezberdinek egoera ekonomikoaz errudun egin dituzten enplegatu publikoak hain zuzen, berriz ere gizartearen aurrean ahulen diren gizarte kolektiboen aurka jotzen dute Lehendakariarekin Aholku Batzordean biltzen diren krisiaren benetako errudunei aurre egin beharrean (finantza entitateetako arduraduna, Iberdrolako kontseilari delegatua...).

Azkenik, zerbitzu publikoetako langile guztiei dei egiten diegu eraso hauen aurrean beren haserrea azal dezaten eta errebela daitezen.

Eusko Jaurlaritza eta INSS-en arteko akordioaren ELAren balioespen osoa irakurri nahi baduzu egin klik hemen