Eusko Jaurlaritzak ez du enplegu berririk sortuko administrazioan

2017/12/06
Igor Eizagirre Gizalan federazioko idazkari nagusiaren hitzetan, “azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan suntsitutako enplegu publikoa ez da berreskuratuko eta behin-behineko tasak bere horretan mantenduko dira. Eusko Jaurlaritzak atzo esandakoa propaganda hutsa da”.

Eizagirreren esanetan ez da enplegu berririk sortuko EAEko admistrazio publikoetan, eta atzo plazaratutako 4.583 Enplegu Eskaintza Publiko gehienak aurrez egindakoak dira:

  • Osakidetzako 3.335 plazak Osakidetzako administrazio kontseiluak 2016ko apirilean eta 2017ko uztailean onartu zituen eskaintzei dagozkie.
  • Irakaskuntzakoa: 795 plazatik 740 jadanik burututa dauden Eskaintza Publiko bati buruz hitz egiten da, otsailean amaitu zen prozesu batena eta langile horiek dagoeneko praktiketan lanean ari dira.
  • Adminsitrazio Orokorreko eta Ertzaintzakoak: Jubilatutako plazen erreposizioa besterik ez dira.

Beraz, atzo aurkeztutako datuetan orain arte publiko egin ez diren 440 plaza daude, Administrazio Orokorreko 140 eta Ertzaintzako 300; beste guztiak onartuak eta martxan daudenak dira.

Bestalde, legegintzaldi amaierara arte aurreratzen diren 13.500 plaza berrien inguruan beste datuok azaldu ditu Eizagirrek:

  • 17.500 lanpostu suntsitu dira 2010etik hona.
  • 9.000 langiletik gora izango dira agintaldia amaitu baino lehenago erretiroa hartuko dutenak.
  • 35.000 langile daude aldi baterako edo bitarteko kontratuekin. Proposamen honekin Internitate tasak ez dira inola ere %33tik jaitsiko.

EAEn suntsitutako enplegu publikoa ez da berreskuratuko eta behin-behineko tasak berean mantenduko dira. Eusko Jaurlaritzak atzo esandakoa propaganda hutsa da Igor Eizagirreren esanetan.