EAEKO MAHAI OROKORRA

Eusko Jaurlaritzak langileen lan baldintzen gainbehera onartzen jarraituko du

2023/10/10
ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek agerraldi bateratu bat egin dute mahai orokorreko bileraren ostean eta Urriaren 25erako eta abenduaren 19rako greba deialdiren beharrean berretsi eta EAEko sektore publikoko langile oro grebekin bat egitera deitu dute.

Gaur EAEko Eusko Jaurlaritzako mahai orokorreko bilera izan da eta Eusko Jaurlaritzak, beste behin ere, Madrili men egin eta  erabakitzeko eskumenari muzin egiten jarraitzeko asmo argia adierazi du. Bertan izan dira ELA, LAB eta CCOO sindikatuak eta Steilas, Satse eta ESK sindikatuekin batera, urriaren 25erako eta abenduaren 19rako EAEko sektore publiko osoan greba deituta dute. 

Eusko Jaurlaritzarentzat sindikatuen eskaerak aski ezagunak dira, urteetako aldarrikapenak baitira. Udaletxeetako eta Foru aldiendietako arduradunen aldetik baina, sindikatuek ez dute grebak deitu zituztenetik inolako berririk izan. 

Horregatik guztiagatik, ELA, LAB, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuak Urriaren 25 eta Abenduaren 19rako deituta dituzten greba deialdietan berretsi dira. Eta sektore publiko osoko langileak greba hauetan parte hartzera deitu dituzte, mahai orokorreko bilera ondoren egindako agerraldi bateratu batean.