Eusko Jaurlaritzak zaintza alorreko langileen greba eskubidea urratu du gehiegizko zerbitzu minimoekin

2020/11/16
ELAren esanetan, beste behin, Eusko Jaurlaritza patronalaren interesen menpe dagoela argi geratu da; izan ere, gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri ditu. Azaroaren 17ko grebara deituta daude Hego Euskal Herriko zaintza alorreko milaka langile (adinekoak, adin txikikoak, aniztasun funtzionala dutenak edo bazterkeria sozialeko arriskuan dauden zaintzaz arduratzen direnak, besteak beste).

Bihar ez erizaintzako laguntzaileek, ez garbitzaileek, ez erizainek, ez medikuek, ez gizarte-hezitzaileek, ez gizarte-integratzaileek ezin izango dute grebarik egin zaintza profesionalizatuetan aritzen diren sektoreetan.

ELAren esanetan Aldundiek, enpresek edo Eusko Jaurlaritzak benetan beren erantzukizunaz arduratzeko asmoa izango balute, gutxiengo zerbitzuak % 200ekoak izango lirateke, baina ez greba-egunean, urte osoan zehar.