Eusko Jaurlaritzan negoziazio kolektiboa defendatzeko mobilizazioa
ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuetako ordezkariak elkarretaratzea egin dute eguerdian Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren atarian, Lakuan. Bilkuraren helburua Eusko Jaurlaritzan negoziazio kolektiboaren defentsa aldarrikatzea izan da. Izan ere gaur Funtzio Publikoko Mahai Orokorra elkartu da bertan; ELAk ez du parte hartu bilera horretan.
Hau da bilkura deitu duten sindikatuetako ordezkariek irakurri duten agiria.