Eusko Jaurlaritzari behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten langileen enplegua finkatzea eskatzeko elkarretaratzea Legebiltzarrean

2021/02/22
Gobernuko administrazioaren Kidego eta Eskala Lege proiektuaren berri ematen zuen bitartean deitu du du ELAk elkarretaratzea Legebiltzarraren aurrean.

ELAren ustez, Gobernuak enplegu publikoaren arloan sustatzen dituen bi xedapen horiek partxe hutsak dira, eta ez dute inolaz ere konpontzen enplegu publikoak gure herrialdean bizi duen egoera larria:

- Enplegu publikoaren tasa Europako batez bestekoaren oso azpitik gaude. (EB-28k% 20 eta EAEn% 12).

- Langile publikoen behin-behinekotasuna %40tik gorakoa da, ia sektore pribatuaren bikoitza.

- Eta 100.000 langile baino gehiago dago gaur ere egun zerbitzu publikoetan lanean azpikontratatuta.

Gobernuaren proposamenak ez du inor asebetetzen. Langile publikoen kolektibo nagusiak enplegua finkatu gabe uzten ditu, hiru arrazoi nagusirengatik: Eskatzen den antzinatasuna eta behin behinekotasunarengatik eta aplikaziotik kanpo uzten dituen eremuengatik – Eta gainera ezartzen duen prozesua ez da batere bermatzailea.

ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, behingoz, bere proposamena, erretiratu dezala; eta enplegua kontsolidatzeko benetazko urratsak eman ditzan eskatzen diogu. Urrats horiek, sindikatuekin adostuta izan behar dira eta behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 50.000 langileren lanpostua (mahai orokorreko 40.000) finkatu behar dute..

ELAk argi du helburua lortzeko,mobilizazio errealak bultzatzea ezinbeztekoa izan behar duela eta orain dela momenturik egokiena horretarako.

Hori dela eta, azken asteetan lanean jarraitzen dugu beste erakunde sindikal batzuekin eta egoera hau pairatzen duten langileekin, aliantzak lantzen, mobilizazio errealak gauzatzeko, bai sektore mailan edo/ta sektore publiko osoan. Helburu argi batekin , enplegua finkatzea eta murriztutako eskubideak berreskuratzea.