EITB

Ez da onargarria lehendakariaren lehenengo urteurrenaren balantzea ETB2n egitea gaztelaniaz

2025/06/18
ELAk EITBn duen atal sindikalak salatu du euskara ez dela lehenesten ari. Batzordeak egindako adierazpena:

"Hainbat eztabaida eta polemika izan ditugu azkenaldian EITBko zuzendaritzak euskararekiko duen konpromisoaren harira. Euskara menperatzen ez duten zuzendariak kontratatu dira, eta zuzendari nagusiak Legebiltzarrean esan zuen euskara oztopo izan daitekeela zenbait kontrataziotarako.

Ondoren, ziurtatu zuen euskara lehentasuna dela, nahiz eta ez dion uko egin euskararik gabeko kontratazioak egiteari.

Orain lehendakariaren lehenengo urtearen balantzea egiteko ETB2 lehenetsi dute, gaztelania berriro.

Non dago euskararekiko konpromisoa? Horrelako erabakiekin ez da sinesgarria EITBrentzat euskara lehentasuna denik".