Ezinbestekoa da erresidentzietako ratioak handitzea #erresidentziakborrokan

2019/05/31
ELAk behin eta berriz salatu du adinekoen egoitzetako langileok egunero egin beharreko lan zama izugarri handia dela; baita horrek zaintzaren kalitatean duen eragin kaltegarria ere. Horregatik, egoera honi aurre egiteko eta egoiliarrak zaintza duina jasotzeko,‘Zaindu nazazu (gutxienez) bi orduz!’ kanpaina jarri dugu martxan. Bizkaiko ehunka ordezkarik asanblada egin dute Bilbon datozen hilabeteetako lana zehazteko.

ELAk helburu argia dauka: Hego Euskal Herriko zahar egoitzen egoera hobetu. Horretarako, lehenik eta behin, egoera bera aztertu dugu, alegia, adinekoen zaintzari dedikatzen zaizkion denborak eta ratioak (zaintzaile kopurua pertsona bakoitzeko) neurtu ditugu. Emaitzek, zoritxarrez, gure aurreikuspenak konfirmatu besterik ez dute egin.

HERRIALDEA

EGUNGO EGOERA

Zaintza denbora / pertsonako

GUTXIENEKO ALDARRIKAPENA

GIPUZKOA

92 min/dia

30% de incremento

BIZKAIA

60 min/dia

100% de incremento

ARABA

88 min/dia

41% de incremento

NAFARROA

88 min/dia

41% de incremento

EGOILARRA 2 ORDUZ (120 min) EGUNEAN GUTXIENEZ ZAINTZEA