Bizkaiko Esku Hartze Soziala
Free Tourra sektoreko enpresa nagusien aurrean, negoziazioetan izandako atzerapausoak salatzeko

Erosahalmena galtzeaz gain, babes bereziko neurririk ez izateak arriskuan jartzen du langileen lan osasuna. Ibilbidean zehar hainbat bisita gidatu egin dituzte enpresa bakoitzean, "sektoreko bizi baldintzen prekarizazioari eskainitako monumentu" bakoitza ikusteko. Patronalez gain, ELAk zuzen interpelatu ditu instituzio publikoak, sektorearen prekarizazioaren "konplize" direla iritzita. Izan ere, funtsezko zerbitzu publiko bat azpikontratatzen ari dira, "langileen lan baldintzak prekarizatzearen kontura".
Sektore horretan, gaur egun, gizartearentzat funtsezkoak diren hainbat zerbitzu eskaintzen dira, hala nola adingabeentzako zerbitzuak, etxerik gabeko eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonentzako arreta, emakumeentzako zerbitzuak (harrera etxebizitzak, gizarteratzea eta laneratzea...), zerbitzu soziokulturalak edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonentzako arreta, besteak beste.