Garapen Profesionalaren inguruan ELAk irabazitako epaia beteko duela adierazi du Osakidetzak

2019/05/02
Osakidetzak maiatzaren 2an ospatu den mahai sektorialean adierazi du Garapen Profesionalaren inguruko epaia beteko duela. Hori dela eta, 2011tik zor dituen atzerakinak ordainduko ditu, interesak barne. Eta hori guztia urtea amaitu baino lehen. Epaia ELAk irabazi zuen.

ELAtik gogoratu nahi dugu ELA izan dela prozedura juridikoa azkeneko muturreraino eraman izan duen sindikatu bakarra. Azpimarratu nahi dugu hau ez dela Osakidetzak bere borondatez hartutako erabakia. Hori egitera behartu dugu, azkeneko sortzi urtetan egin nahi izan ez duena egitera. Urte hauetan Osakidetzak beti adierazi du ez zeukala zor zuen soltada ordaintzeko borondaterik.

Edozein kasutan, gogoratu behar dugu ordainketa honekin, Osakidetzak, Garapen Profesonalarekin daukan zorraren zati bat besterik ez duela ordaintzen, ez bait du ordaintzen deialdi ezarengatik kaltetuak izan direnei zor dizkien kopuruak. ELAtik, bide juridikoa hasi degu kopuru hauen ordainketa erreklamatzeko eta gure eskura dauden gainerako tresna guztiak erabiliko ditugu horrela izan dadin.

Bestalde, eta Lehen Arretako egoerari begira, Osakidetzak adierazi du borondatea daukala, adostutako plataforman zeuden 23 puntuetatik, 13 negoziatzeko. Horretarako, datorren astean, proposamen dokumentu bat helaraziko digu eta maiatzak 14an Mahai Sektoriala deitzeko asmoa dauka. Gogoratu behar dugu, Lehen Arretako langileak grebara daudela deituta datorren 17rako.