CORREOS

Elkarretaratzea Gasteizen behin-behinekotasuna eta prekarietatea salatzeko

2023/03/29

Correosek milaka langile murriztu ditu espainiar estatu osoan azken urteotan. Murrizketa horiek ondorioak izan ditu posta-zerbitzu unibertsalaren kalitatean eta banaketan. Atzerapenak eta korrespondentzia guztia egunean banatzeko arazoak eguneroko ogia dira.

Kalitatezko zerbitzu publiko baten helburuak ez du onura ekonomikoa izan behar, eta, horretarako, beharrezkoa da banaketa-postuetan eta bulegoetan kontratazioak egitea. Maiatzaren zazpiko azterketan argi ikusten da prekarietatearen aldeko apustua, bezeroaren arretarako eskainitako lanpostuen % 80 lanaldi partzialekoak izanik. Correos-ek ehunka langile lanpostu prekarioetara kondenatzen ditu, lanaldi osoko lanpostu bat noiz eskuratu ahal izango duten jakin gabe.

Herritar guztiek pairatzen duten ondorioak dakar egoerak. Correos-en kontratazio politikaren ondorioz, gutunak atzerapenekin heltzen dira eta bulegoetan itxaronaldiak luzeak dira. Gasteizko UR-2ko langileak ohartarazi dute gaurko kontzentrazioa ez dela azkena izango; eta datozen asteetarako deitutako elkarretaratzetan langileei zein herritarrei dei egin diete parte hartzera.