Gatazkak konponbide gabe jarraitzen du ia zazpi hilabeteko grebaren ondoren
Gipuzkoako egoitza eta eguneko zentroetakogatazkak 208 greba egun bete ditu akordiorik lortu gabe. Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) ostegun honetan egindako negoziazio mahaian, patronalek lehen aldiz aurkeztu dituzte lanaldi partzialaren arazoari aurre egiteko proposamenak, sindikatuen aldarrikapen nagusietako bati erantzunez.
Patronalek proposatutako neurriak lanaldi partzialetarako gutxieneko %65eko jardunaldia ezartzea aurreikusten du. ELAren iritziz, ordea, neurri hori urrun dago lanaldi osoak bermatzeko helburutik, eta ez du sektoreko prekaritatea ezta genero arrakala ere desagerraraziko.
ELAk nabarmendu du grebek eta mobilizazioek negoziazioan aurrerapausoak eragin dituztela, baina mahai gainean dauden edukiek ez dutela benetako irtenbiderik eskaintzen. Hurrengo negoziazio-bilera ekainaren 29an egingo da.
Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, sektorean dagoen lanaldi partzialaren arazoari behingoz aurre egiteko neurri eraginkorrak har ditzan. Gaur egun, sektoreko langileen ia erdiak lanaldi partzialeko kontratua du.
Gatazka desblokeatzeko presioa areagotzeko asmoz, greba egun berriak deitu ditu ELAk ekainaren 10, 11 eta 12rako. Egun horietan Gipuzkoa zeharkatuko duten martxa ibiltariak egingo dituzte, eta azken egunean Donostiako Foru Aldundiaren aurrean mobilizazio batekin amaituko dira.