Martxan da Arriagan Bizkaiko zahar-egoitzetako langile grebalarien kanpaldia

Ekintza horren bidez eskatzen diogu berriro Bizkaiko Foru Aldundiari eta sektoreko patronalei gure eskariei erantzuteko, plantillak handituz, lan-kargak gutxituz, lan-baldintzak hobetuz, eta hori guztia erabiltzaileei zor zaien arreta eman ahal izateko. Lan-baldintzak oraintxe bertan hobetu behar dira, langileei eta erabiltzaileei bizi-kalitate duina bermatzeko.
Hiru egunetan zehar ekitaldiak, hitzaldiak eta abar antolatuko dira megakarpa horretan, gure herri-erakundeek pribatizatu duten funtsezko zerbitzu publiko horren gainbehera eta egoera kezkagarria herritarrei azaltzeko, gero eta herritar gehiago baitaude zerbitzu horren beharrez.
Hiru egun horietan, gau eta egun, grebalariok txandaka arituko gara megakarpan. Jota harriturik geratu gara hainbeste jenderen sostengu- eta elkartasun-agerpenak ikustean. Gizarte-, politika- eta auzo-elkarteek, artistek, musikariek, idazleek eta abarrek eskaini digute beren babesa, eta haietako askok akanpadan zuzenean parte hartzeko beren gogoa ere adierazi digute.
Bihotz-bihotzez eskerrik asko eta asko ematen dizuegu denoi!!