Gipuzkoako egoitzetan erabateko jarraipena izan du greba deialdiak

2018/10/24
Erabateko jarraipena izan du urriaren 24, 25 eta 26rako Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan deitutako greba deialdiaren lehen egunak. Langileek bat egin dute deialdiarekin eta elkarretaratzeak egin dituzte hainbat egoitzen aurrekaldean.

Gutxieneko zerbitzuen eraginez greba egitera deituak 5000 langile badaude ere, greba eskubidea 5etik batek soilik izan dugu, Diputazioa eta Lan Delegaritzak jokatutako papera tarteko. Gutxieneko zerbitzuen aginduaren  gehikuntzak greba eskubidearen urraketa larria ekarri du.

Honekin batera, patronalaren eskaintza negargarriak Gipuzkoako kaleak hartzera eraman ditu langileak. ELAren aburuz askok uste dutena baino gehiago eta indartsuagoak direla erakutsi dute. Borroka gizarteratzeko hartutako konpromisoaren ikur dira, eta jada iratzarri den eta isilduko ez den sektore baten indarra erakusten dute.