Patronalek Gipuzkoako erresidentzietako gutxieneko zerbitzuak erabiltzen dituzte ordutegi ezin okerragoak ezartzeko

2019/04/12
Gipuzkoako erresidentzietako grebaren aldi berri honetako lehenengo 12 egunak bete dira. ELAk balorazio positiboa egin du grebaren jarraipenaren inguruan eta Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du gutxiengo zerbitzuak salatzeko. “Langile askoren greba eskubidea urratuz ordutegi ezin okerragoak ezarri dituzte”, salatu dute.

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziaketaz ari dira. Izan ere, 2017. urtean ekin zitzaion negoziazioari; gaur egun egoera hankaz gora dago. Denbora tarte honetan ELAk patronalaren gehiengoarekin aurreakordioa erdietsi du. Aldundiak, ordea, ez du bere hitza bete eta gezurretan aritu da azkenaldian, aurreakordioa jasotzen duen dokumentua faltsifikatzeraino.