Gipuzkoako erresidentzietako grebalariak Aldundira ustekabean sartu eta bilera eskatu diote Maite Peña diputatuari

2021/11/12
Gipuzkoako zahar-etxeetako zenbait langilek Gipuzkoako Foru Aldundira ustekabean sartu dira beren 254. greba egunean -% 100eko gutxieneko zerbitzuekin-, erakunde publikoaren negoziatzeko borondaterik eza salatzeko. Barrura sartzea lortu duten langileek bilera bat eskatu diote Gizarte Politiketako foru diputatu Maite Peñari, bere idazkariaren bitartez. Bitartean, gainontzekoak atarian geratu dira, Diputazioak grebalariei ateak itxi dizkielako.

 

ELAk, LABek eta Gipuzkoako Senideak elkarteak Aldundiari prentsaurreko batean publikoki bilera bat eskatu ziotenetik hiru aste igaro direla gogorarazi dute eta ez dutela erantzunik jaso. ELAk Aldundiari exijitu dio, behingoz, bere gain har dezala gatazkan duen erantzukizuna, eta hitz egin dezala egoitzetako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioez, lan-karga handiez eta langile-faltaz, 3 urtetik gorako grebari amaiera emateko eta zerbitzu duin eta kalitatezkoa emateko.